Egoitzaren zuzendaritza eta kudeaketa

Egoitzaren zuzendaritza eta kudeaketa

2021/07/13
Soraluzeko Mesedetako Ama adinekoen egoitzak esleipenera atera du, prozedura ireki bitartez, zentroko zuzendaritza- eta kudeaketa-zerbitzuaren kontratua; 15 eguneko epea dago.

Herriko adinekoen egoitzak lehiaketara atera ditu bertako zuzendaritza- eta kudeaketa-zerbitzuak.

Kontratuaren lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, bi urteko egikaritze-epeari dagokiona, ehun eta hamar mila eurokoa -110.000,00 €- izango da, BEZ-a barne.

Proposamenak aurkezteko epea 15 egun naturalen ondorengo eguneko goizeko 12:00ak artekoa da, lizitazio-iragarkia kontratatzailearen profilean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Proposamenak Euskadiko Lizitazio Elektronikoko Plataforman aurkeztu beharko dira, ondorengo lotura erabilita:

https://www.contratacion.euskadi.eus/kontratazio_iragarkia/soraluzeko-mesedeetako-amaren-egoitzako-zuzendaritza-eta-kudeaketa-zerbitzuak-ematea/w32-kpeperfi/eu/