Dolmenen Ibilbidearen azken bisita eskainiko da igandean (urriak 9)
Dolmenen Ibilbideko bisita gidatu bat.

Dolmenen Ibilbidearen azken bisita eskainiko da igandean (urriak 9)

2022/10/03
Irteera euskaraz izango da, 9 kilometroko ibilbide lau eta errazean.

 

Elgoibar, Bergara eta Soraluzeko Udalek urteak daramatzate, Debabarreneko Garapen Agentziarekin elkarlanean, Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio
arkeologikoa zein paisaia-balioa ezagutzera ematen eta ahalegin horren barruan kokatzen dira urtero antolatzen diren bisita hauek.
Guztira 10 bisita antolatu dira, 4 euskaraz eta 6 gazteleraz.


Ibilbidea
Ibilbide gidatuak 9 kilometroko luzera eta 4 orduko iraupena du, Karakaten hasi eta Irukurutzetarainoko joan-etorria. Ibilbidea erraza eta malda gutxikoa da, familian egiteko aproposa. Gomendatzen da mendi ibilbideetarako oinetako egokiak, kapela eta eguzkitarako krema eguraldi ona eginez gero, ura eta
jateko zerbait eramatea.
Aurreko urteetan bezala, bisitak Karakateko aparkalekutik abiatuko dira goizeko 10:00etan.


Izen-ematea
Izena emateko, 657 794677 telefonora deitu, edota https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea/bisita-gidatuak webgunean dagoen formularioa bete.
Zazpigarren edizio honetan iazko bisiten prezioak mantendu egingo  dira.
- Helduek: 5 euro.
- Haurrek (<12): 3 euro.
(*) Bergaran, Elgoibarren edo Soraluzen bizi direnek deskontu txiki bat izango
dute: helduek 2,5 euro pertsonako, eta 12 urtetik beherako haurrek 1,5 euro
pertsonako.

Gutxienez 2 parte-hartzaile beharko dira bisitaren irteera bermatzeko.


Aurtengorako aurreikusitako lanak
Bisita gidatuez gain, indusketak egiten ere jarraituko da. Aurten Maurketa eta Kurutzebakarreko dolmenak indusiko dira. Bestalde, ibilbidea hobetzeko lanei dagokienez, itxitura eta interpretazio lanak egingo dira Frantsesbasoa eta Aizpuruko Zabalako dolmenetan.