Doako sppining ikastaroak
Sppininga probatzeko ate irekien bi jardunaldi antolatu ditu Arane Udal Kiroldegiak apirilaren 4an eta 6an, arratsaldeko 7:15ean; kirol-modalitatea ezagutzera ematea da jardunaldion helburua.
Arane Udal Kiroldegiak doako bi spping ikastaro antolatu ditu aste honetarako, apirilaren 4 eta 6rako hain zuzen ere, astelehen eta asteazkena.
Ikastaro hauen helburua herritarrei spinning kirol-modalitatea ezagutzeko aukera ematea da, gustokoa izanez gero kiroldegiak eskaintzen dituen sppining ikastaroetan izena eman dezaten.
Aurtengo ikasturtean, pandemia tarteko, kiroldegian ez da orain artean sppining-talderik osatu eta, behin pandemiaren gogorrena pasata, ahalegin berria egitera doa kiroldegia.
Ate irekien saioak BPxport enpresak emango ditu eta arratsaldeko 7:15ean hasiko dira.
Parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea, nahikoa izango da hasiera ordurako etortzea.