Herritarrentzako erosketa bonoak
Soraluzeko Udalak deskontu bonuen kanpaina jarriko du abian urriaren 1ean.
Guztira 5 euroko 3.000 bono banatuko dira herritarren artean, herriko edozein establezimendutan erabiltzeko
Kanpainaren helburua
Covid 19 pandemiaren osasun larrialdiak sortutako kalteak arintzen laguntzea; eta horretarako ostalaritzan, merkataritza eta orohar herriko edozein saltokitan kontsumitzeko deskontu bonuak sortu eta erroldatutako herritarrei eskaini herriko jedozein saltokitan trukatu ditzaten, herriko merkataritza sektoreari bultzada emanez.
Nork eskuratu ditzake
Herrian erroldatutako familia unitateek. Familia unitateko adinez nagusi den pertsona batek eskuratu ahal izango ditu gehienez ere bi bono (2 x 5€) familia unitateko.
Prozedura
Soraluzeko Udalak eskuragarri jarritako 5€ko deskontu bonoak, herritarrak establezimenduan entregatu ditzake beste 10€ gastatzen baditu. Hau da, 15€ko erosketa-ordainketa bakoitzeko bezeroak 10€ ordainduko du eta 5€ko deskontu bonoa entregatuko du establezimenduan. Udalak ordainduko dizkio 5€ak establezimenduari. Horretarako establezimendu bakoitzak astean behin jasotako 5€ko deskontu bono guztiak salmenta tiketekin batera udalean aurkeztuko ditu eta dagokion diru kopurua jasoko du.
Non eta nola eskuratu daitezke
Deskontu bonoak Udaletxeko harrera zerbitzuan, 2021eko urriaren 1etik aurrera 2021eko urriaren 31 arte, ordutegi arruntean eskatu daitezke.
Bonoak eskuratzerakoan NAN agiria aurkeztu beharko du herritarrak.
Bonoak trukatzeko epea
Deskontu bonoak 2021eko urriaren 1etik aurrera eta 2021eko abenduaren 31arte trukatu daitezte herriko edozein denda, taberna, jatetxea, baserritar postu, artisau edo beste edozein establezimendutan.
Epe honetan ez badira bono denak agortzen, Udalak beste kanpaina bat luzatuko du.
Non trukatu daitezke
Deskontu bonoak Soraluzeko establezimenduetan trukatu ahalko dira, herriko edozein denda, taberna, jatetxea, baserritar postu, artisau edo beste edozein establezimendutan
Kanpainaren OINARRIAK eta merkatariei helerazitako ESKUTITZA hemen kontsulta daitezke.