Desbroze eta garbiketa lanak egin dira Oleako aldapan eta saihesbidean
Uda sasoia aprobetxatu da Oleako aldapan eta saihesbidean, bialean, desbroze eta garbiketa lanak egiteko.
Desbroze eta garbiketa lanez arduratzeko enpresa espezializatu bat kontratatu da eta 8.900 euroko kostua izan du.
Langileak uztailaren 29an hasi ziren beharrean eta zortzi egunez jardun zuten Oleako aldapa eta saihesbide inguruko, bialeko, alegia, ezpondak garbitzen.