"Bizikale" Dendari Elkartearen azoka

"Bizikale" Dendari Elkartearen azoka

2016/10/11
Ez da salmenta-postu eta bestelako ekintzarik faltako "Bizikale" herriko dendarien elkarteak, urteroko ohiturari jarraituz, larunbat honetan, egun osoan zehar, antolatuko duen azokan.

Soraluzeko "Bizikale" dendari eta tabernarien elkarteak azoka antolatu du larunbat honetarako, urriak 15, azken urteotan egin izan duen moduan.

Azokaren helburua herritarrei dendok eskaintzen dituzten salgaien berri ematea da, eta, nola ez, herriko bizitzari ekarpena egitea, azokaren bueltan antolatu dituzten ekintza ezberdinen bitartez.

Azokak egun osoan iraungo du, goizeko 10etatik iluntzeko 9:30ak arte. Goiz partean elkarteko hainbat dendek postuak aterako dituzten Zubi Nagusira eta, ostean, arratsaldean, tabernariek bertako produktuekin prestatutako pintxoak dastatzeko aukera eskainiko dute.

Hauxe da azokaren egitaraua:

Goizeko 10etatik 14etara: Salmenta-postuak, Zubi Nagusian.

Arratsaldeko 4:30ean: Mus txapelketa, Plaza Berrian.

Arratsaldeko 5etan: Haurrentzako jolasak, Plaza Berrian.

Arratsaldeko 7etatik 9:30era: Pintxo dastaketa.