Debabarreneko gazta azoka
Debabarreneko 5 gaztagileren produktuak dastatu eta erosi ahal izango dira igande honetan, goizeko 10:30etatik aurrera, Plaza Zaharreko karpan egingo den azokan.
Debabarreneko gazta egileek kalera aterako dituzte beren produktuak igande honetan, apirilak 10.
Guztira 5 gazta egilek hartuko dute parte Plaza Zaharrean egingo den azokan.
Hauek dira azokan parte hartuko duten gazta egileak:
- EGOTZA (Ahuntz gazta. Soraluze)
- MAUSITXA (Ardi gazta. Elgoibar)
- AXELEKU (Behi Gazta. Mallabia)
- GOIENETXE (Ardi gazta. Mutriku)
- SOSOLA ( Ardi Gazta. Eibar)
Azoka goizeko 10:30ean zabaldu eta arratsaldeko 14:00etan itxiko da.