Debabarreneko gazta azoka
Debabarreneko bost gaztagileren produktuak ikusi eta erosi ahal izango dira igande honetan, goizeko 9:00etatik aurrera, Plaza Zaharreko karpan egingo den azokan.
Debabarreneko gazte egileek kalera aterako dituzte beren produktuak igande honetan, uztailak 26.
Guztira 5 gazta egilek hartuko dute parte, Plaza Zaharrean egingo den azokan.
Hauek dira azokan parte hartuko duten gazta egileak:
- EGOTZA (Ahuntz gazta. Soraluze)
- MAUSITXA (Ardi gazta. Elgoibar)
- SOSOLA (Ardi gazta ekologikoa. Eibar)
- AXELEKU (Behi Gazta. Mallabia)
- GOIENETXE (Ardi gazta. Mutriku)
Azoka goizeko 9:00etan zabaldu eta arratsaldeko 13:00ean itxiko da.