Debabarreneko Esperientzia Eskola
Zer da Debabarreneko Esperientzia Eskola?
Debabarreneko Esperientzia Eskola, elkartrukerako gune irekia eta gizartean era positiboan eragiteko heziketa moduluak batzen dituen proiektua da. Debabarreneko Esperientzia Eskola, Debegesak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin sorturiko proiektua da.
Eskola hau ikasteko eta gizartean era aktibo batean parte hartzeko gogoa duten bailarako 50 urtetik gorako pertsonei zuzendua dago. Ez da beharrezkoa aurrez titulaziorik izatea.
Zer helburu ditu?
• Gizarte-harremanak sustatzeaz gain, osasuntsu eta arrakastatsua izan dadin, maila psikiko, fisiko eta sozialean garapen pertsonala sustatzea.
• Aldatzen doan errealitate soziala aztertu eta, behin ulertuta,etengabeko ikaskuntza ahalbidetzea.
• Adin talde honek paper aktiboa, baliagarria eta onuragarria izan dezan gizartean eragiteko ahalmena eragitea, gizarte ekintzazko proiektuak sustatuz.
Zer ikasiko dut?
Ikasturtean eduki desberdinak landuko dira: gizarte-gaitasunen garapena, komunikazio gaitasunen trebezia, osasun fisiko eta mentalaren hobetzea, erlajazio teknikak, informatika, sikologia, filosofia, Debabarreneko kultura eta ohiturak...
Ikastaro hauek adituek eskainiko dituzte iraupen desberdina izango duten ponentzien bitartez. Ez da azterketarik egin behar.
Ikasturtearen amaieran, gizarte ekintzako proiektuak garatuko dira, boluntariotzaren alorrean. Proiektu hauek taldeka landuko dira eta profesional baten laguntza izango dute ikasleek lan honetan.
Argibide gehiagorako:
Telefonoa: 695 788 936 - Eva Perez de Albeniz, Debabarreneko Esperientzia Eskolako koordinatzailea.
Debabarreneko Udaletxe guztietan.