Deba ibaiko paisaiari eta presei buruzko eztabaidaren 3. saioa

Deba ibaiko paisaiari eta presei buruzko eztabaidaren 3. saioa

2023/11/20
Bihar arratsaldeko 6:30ean egingo da Deba ibaiko ibai-paisaia eta presekin zer egin eztabaidatzeko prozesuaren hirugarren saioa; Gure Deba Ibai taldekoek hartuko dute parte.

Deba ibaiko ibai-paisaia eta presekin zer egin eztabaidatzeko udalak abiatu duen partaidetza prozesuaren hirugarren saioa azaroaren 21ean egingo da.

Prozesuari urriaren 25ean eman zitzaion hasiera, Gaizka Aranguren historialariak eskaini zuen hitzaldi pedagogikoarekin. Azaroaren 8an, URA Agentziako Ruben Sánchez teknikaria eta Aranzadiko arkeologia saileko Alfredo Moraza bertaratu ziren. Oraingoan aldiz GDI taldeko ordezkariek aurkeztuko dituzte beraiek egindako lanak.

Aurkeztuko diren dokumentuak aurrez jasotzeko aukera egongo da. Horretarako izen ematean jasotako emailak baliatuko dira.

Hitzaldiaren ostean bertaratutakoek beren iritzi eta hausnarketak elkarbanatzeko aukera izango dute, EMUN aholkularitzak gidatuko duen saioan.

Aipatu hitzaldien eta ondorengo eztabaidaren iraupena 2 ordukoa izango da, arratsaldeko 18:30ean  hasita.

Hori horrela, saioaren antolaketa-lanak errazteko asmoz, aurrez izena emateko formulario bat prestatu da (egin klik HEMEN); udaleko 943753043 telefonoan ere egongo da izena emateko aukera.