Deba ibaiko paisaia eta presei buruzko prozesuaren ondorioak aztertzeko batzarra.

Deba ibaiko paisaia eta presei buruzko prozesuaren ondorioak aztertzeko batzarra.

2023/11/27
Asteazken honetan egingo den lehen faseko azken batzarrean prozesua dinamizatzeko ardura eduki duen EMUNek eta Soraluzeko Udaleko ordezkariek hartuko dute parte.

Deba ibaiko ibai-paisaia eta presekin zer egin eztabaidatzeko udalak abiatu duen partaidetza prozesuaren azken saioa azaroaren 29an egingo da.

Prozesuari urriaren 25ean eman zitzaion hasiera, Gaizka Aranguren historialariak eskaini zuen hitzaldi pedagogikoarekin. Azaroaren 8an, URA Agentziako Ruben Sánchez teknikaria eta Aranzadiko arkeologia saileko Alfredo Moraza bertaratu ziren. Azaroaren 21ean GDI taldeko Juan Carlos Astiazaranek beraiek egindako lanak aurkeztu zituen.

Lehen faseko azken batzar honetan, orain arteko prozesuaren laburpen bat egingo da; prozesua dinamizatzen egon den EMUN aholkularitzako Denis Elortzaren eskutik. Ondoren, Soraluzeko udalaren izenean, Unai Larreategi alkateak prozesutik ateratako ondorioak eta presa bakoitzarekiko konklusio proposamenak aurkeztuko ditu.

Aurkeztuko diren dokumentuak aurrez jasotzeko aukera egongo da. Horretarako izen ematean jasotako emailak baliatuko dira.

Batzarrean zehar  bertaratutakoek beren iritzi eta hausnarketak elkarbanatzeko aukera izango dute, bai EMUN aholkularitzak egingo duen deskargoaren inguruan, eta batez ere Udaletxetik egingo den planteamenduaren inguruan.

Aipatu hitzaldien eta ondorengo eztabaidaren iraupena 2 ordukoa izango da, arratsaldeko 18:30ean  hasita.

Hori horrela, saioaren antolaketa-lanak errazteko asmoz, aurrez izena emateko formulario bat prestatu da (egin klik HEMEN); udaleko 943753043 telefonoan ere egongo da izena emateko aukera.