Datorren astelehenetik aurrera, asfaltatze-lanak egingo dira herriko hainbat gunetan

Datorren astelehenetik aurrera, asfaltatze-lanak egingo dira herriko hainbat gunetan

2025/01/17
Herriko hainbat gunetan asfaltatze-lanak egingo dira datorren astelehenetik, urtarrilaren 20tik, aurrera; Udaltzaingoak ohar bidez emango du momentu bakoitzean egin beharreko bide-mozketen berri.

Udaleko Hirigintza Departamenuak jakinarazi duenez, datorren astean, urtarrilaren 20tik 24ra, asfaltatze lanak egingo dira herriko hainbat gunetan: Estaziño, Atxuri, Ezozibidea, Oleako zubia eta Mendiola poligonoan.

Firmes Alaveses enpresako langileak arduratuko dira asfaltatzeaz, eta lanok 48.135,54€ko kostua izan dute, BEZ barne.

Unean uneko eta tokian tokiko bide-mozketa zein bestelako neurrien berri ohar bidez jakinaraziko die Udaltzaingoak eragindako auzoetako bizilagunei.

Lanen egutegi-aurreikuspena

Hauxe da, behin-behinean, asfaltatze-lanon egutegi-aurreikuspena:

  • Urtarrilak 20, astelehena: Makinaria ekarri Estaziñoko aparkalekura.

*Estaziñoko aparakalekua hustu egin beharko da.

  • Urtarrilak 21, martitzena: Estaziño kalea eta aparkalekua fresatu eta aparkalekua asfaltatu.

*Aparkalekuko edukiontziak kenduko dira egun batez.

  • Urtarrilak 22, eguaztena: Estaziño 13ko aldapa asfaltatu eta Plaentxi Herri Ikastetxe pareko zebrabidean lanak.

*Bidea moztuta egongo da 8:00etatik 11:00tara bitarte; zebrabideko lanek iraun bitartean, 9:30etatik 12:30era, trafikoa moztuta autobus eta kamioientzat.

  • Urtarrilak 23, eguena: Oleako zubia fresatu eta asfaltatu.

*Zubia ez da itxiko eta txandaka igaro ahal izango dira ibilgailuak.

  • Urtarrilak 24, barixakua: Goizean, Atxuriko aldapa eta Ezozibidea 2 asfaltatu; arratsaldean, Mendiola bukaerako gunea.

Autobus geltokietan aldaketak

Asteazkenean, urtarrilaren 22an, egingo diren asfaltatze-lanek zenbait aldaketa ekarriko dituzte autobus-geltoki eta -linea batzutan.

  • 09:30etatik 12:30era, Ezozibideko biribilguneko, Estaziñoko eta Errekaldeko (Bergarako noranzkoan) autobus geltokiak ezingo dira erabili.
  • Eibartik (irteera 9:45etatik 12:15ak bitartean) eta Donostiatik (irteera 10:15ean) datozen autobusak Sagar-Errekako geltokia
    erabiliko dute.
  • Mendarora 11:40tan irtetzen den autobusak Errekalde (Eibarko noranzkoan), Gila Zubian eta SAPAn izango ditu geltokiak.