
Dagoeneko eman daiteke izena Soraluzeko areto-futbol txapelketan
Urteroko hitzordua izan ohi da Soraluzeko areto-futbol txapelketa, eta aurten ere edizio berria antolatu du Udaleko Kirol Batzordeak. Txapelketa maiatzetik uztailera bitarteko barixaku eta zapatuetan jokatuko da, Arane Udal Kiroldegian.
Izen-ematea zabalik
Areto-futbol txapelketan izena emateko epea atzo, astelehena, martxoaren 24an, hasi zen, eta apuntatzeko aukera egongo da apirilaren 21era arte.
Izen-ematea formalizatzeko ondorengo izen-emate orria bete eta 125€ko ordainketa egin beharko da Arane Udal Kiroldegiko harreran. Antolakuntzak ohartarazi nahi du ordainketa egitea ezinbesteko baldintza dela txapelketan izena eman ahal izateko. Txapelketan parte hartzeko, gutxienez, 16 urte izan beharko dira.
Behin izena emateko epea itxita, apuntatutako taldeekin bilera egingo da apirilaren amaieran txapelketaren arautegia finkatzeko.
Informazio gehiago behar izanez gero, 943 752 466 telefono zenbakira deitu edo kirola@soraluze.eus helbidera idatz daiteke.