Dagoeneko eman daiteke izena ludotekan eta gaztelekuan
Soraluzeko haurren eta nerabeen zerbitzuek, ludoteka eta gaztelekuak, alegia, ikasturte berri bati ekingo diote irailean. 2024/2025 ikasturtean izena emateko epea ekainaren 10an hasi eta 21ean amaituko da. Behin data hori pasata, plaza libreak dauden neurrian onartuko dira matrikulazio berriak.
Ludoteka eta Gaztelekuko ordutegia
Hauxe izango da Ludoteka eta Gaztelekuak datorren ikasturtean izango duen ohiko ordutegia. Aste Santu eta Gabonetako oporretan ordutegia aldatu egin daiteke.
|
ASTELEHENA |
MARTITZENA |
EGUAZTENA |
EGUENA |
16:30-18:00 |
4/5 URTE (A) |
4/5 URTE (B) |
4/5 URTE (A) |
4/5 URTE (B)
|
18:00-19:30 |
LH 1/ LH 2 (A)
|
LH 1/ LH 2 (B)
|
LH 1/ LH 2 (A)
|
LH 1/ LH 2 (B)
|
|
BARIXAKUA |
16:30-18:30 |
LH3/LH4 (Ludoteka) |
|
BARIXAKUA |
17:00-19:00 |
LH 5/LH 6 (Gaztelekua) |
Oharrak:
(1) HH eta LH1/LH2-ko haurrek astean hiru orduko zerbitzua izango dute, ordu eta erdiko bina saio. Bi egun aukeratu behar dituzte, astelehena eta asteazkena (A) ala asteartea eta osteguna (B). Ordu eta erdi horretan zehar behar dutenean sartu eta irten ahal izango dira, beste ekintza batzuekin bateragarria izan dadin.
(2) Talde bakoitzean plaza kopurua mugatua da. Plazak matrikulazio-hurrenkeraren arabera emango dira.
(3) LH3/LH4-ko eta LH5/LH6-ko haurrek bi orduko saioa izango dute ostiraletan. Bi ordu horietan zehar behar dutenean sartu eta irten ahal izango dira, beste ekintza batzuekin bateragarria izan dadin.
Erabiltzaileen kuotak
Hauexek izango dira erabiltzaileek ordaindu beharko dituzten kuotak:
- Urteko kuota orokorra: 40 euro.
- Familia bereko bi matrikula edo gehiago: 30 euro.
- Familia ugariak: Hobariak kontsultatu (*).
- Egoera ekonomiko zailean dauden familiak: Hobariak kontsultatu (*).
(*) Familia ugarientzako eta zailtasun ekonomikoak dituzten familientzako %50 eta %100 arteko hobariak daude. Hobariak erabili ahal izateko izen-ematea aurrez aurre egin beharko da, derrigor.
Izen-ematea
Izena emateko azken eguna ekainaren 21a, barixakua, izango da eta ordainketa egin izanaren egiaztagiria erantsi beharko da etxean jasotako matrikula-orriarekin batera. Hauexek dira ordainketa egiteko kontu korronteak:
- 2095 5062 90 1061641634
- 3035 0004 93 0040900023
- 0182 2410 46 0010194004
- 0081 4253 1200 01000606
Ordainketa egin izanaren egiaztagirian ondorengoa agertu behar da: LUDOTEKA/GAZTELEKUA + haurraren izen-abizenak.
Izen-ematea osatzeko bi bide egongo dira:
- Online, ondorengo inprimakia beteta: izen-ematea
- Aurrez aurre, Ludotekan, Gaztelekuan edo Udaletxeko harrera bulegoan:
- Ludotekan: astelehenetik eguenera 14:30 - 19:30 bitartean eta barixakutan 14:30 - 18:30 bitartean.
- Gaztelekuan: barixakutan 16:30 - 19:30 bitartean.
- Udaletxean: astelehenetik barixakura 9:00 - 14:00 bitartean.