Astelehenetik aurrera eman ahal izango da izena datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan
Datorren ikasturtean Udal Kiroldegiko igeriketa ikastaroetan jarraitu edo hasi nahi duten hamabi urtera arteko neska-mutikoek ekainaren 17tik uztailaren 5era bitarte egin beharko dute izen-ematea.
2021az gero jaiotako haurrei zuzendutako ikastaroa da eta astean bi saio izango dituzte. Izen-ematea kiroldegian bertan egin behar da izen-emate orria betez eta ikasle bakoitzak ondoen datozkion egunak aukeratu ahal izango ditu, daukan igeriketa-maila kontuan hartuta: zapaburua, dordoka, olagarroa eta marrazoa, oinarrizkoenetik aurreratuenera, hurrenez hurren.
Ikastaroen ordutegia ondorengo loturan kontsulta daiteke: ikastaroen ordutegiak.
Ordainketa hiruhilabeteka egiten da; hauexek dira tarifak:
- Abonatuak: 86€
- Abonatu gabeak: 112€
Zalantzarik izanez gero, Udal Kiroldegiko harrerara jo behar da.