Cyberbullyingaren aurkako bideo-jokoa

Cyberbullyingaren aurkako bideo-jokoa

2017/03/03
EHUko psikologia faktulateak "Cybereduca.com" bideojokoa sortu du, nerabeekin lan egiten duten profesionalek edo familiek ciberbullyingaren prebentzioan erabil dezaten.

EHUko psikologia fakultateko ikerlariak diren Maite Garaigordobil eta Vanesa Martínez dira "cybereduca.com" bideo-jokoaren sortzaileak.

Joko hau eskoletan ematen den cyberprogram proiektuaren barnean dago, baina oso aproposa da nerabeekin lan egiten duten hezitzaile zein gurasoentzat.

Bideo-joko hezitzailea da; bertan, arriskuei aurre egiteko egoerak landuko dituzte jokalariek. Sortzaileen hitzetan joko kooperatiboa, sortzailea eta ez sexista da.

Cyberbullying-aren aurkako jarrera indartzea du xede eta 11 urtetik gorakoei zuzendua dago.

Jokoa ikusteko sakatu hemen.

Oharra: Jokatzeko beharrezkoa da Adobe Flash aplikazioa eguneratuta edukitzea.