Cross training-a ezagutzeko ate irekien saioak kiroldegian

Cross training-a ezagutzeko ate irekien saioak kiroldegian

2023/05/26
Arane Udal Kiroldegiak Cross Training-a ezagutzera emateko hainbat saio antolatu ditu; intentsitate altuko ariketa kardibaskularrak eta indarrekoak lantzen dituen jarduera da.

Udaleko Kirol Departamentuak Cross trainning-a edo entrenamendu gurutzatua ezagutzeko ate irekien saioak antolatu ditu.

Saioak maiatzaren 29 eta 31n eta ekainaren 5 eta 7an izango dira, arratsaldeko 7etan.

Saioen helburua Cross training-a herritarren artean ezagutzera ematea da eta, interesik balego, irailetik aurrera modalitate hau kiroldegiko ohiko ikastaroen kartara gehitzea.

Cross Training-a intentsitate altuko ariketak lantzen dituen jarduera bat da, bai indarrekoak baita kardiobaskularrak ere, eta bere helburu nagusia egoera fisikoa hobetzea da, ariketa ezberdinen bidez.