COVID-19aren inpaktu ekonomikoa
COVID-19ak 87.000 euroko inpaktu ekonomikoa izango du aurten Soraluzeko Udalaren diru-kontuetan; zatirik handiena egin behar izan den gastu gehigarriari dagokio.
Bizi dugun osasun krisiak 87.307 euroko inpaktua izango du aurten udalaren diru-kontuetan.
Diru-kopuruaren zati bat, 60.157,41 €, egin beharreko gastu gehigarriari dagokio, diru-laguntzak, lanerako babes-tresna eta higiene produktuak...; beste zati bat, 27.150,70 €, bueltatu behar izan diren kuota eta antzekoei.
Jarraian ikus daiteke aipatutako gastuaren xehetasuna:
GASTU GEHIGARRIA
DIRULAGUNTZAK
- Gurutze gorria 2.500 €
- Debako aterpetxea 2.066,19 €
- Herriko dendak 12.900,00 €
- Herriko taberna eta jatetxeak 13.200 €
LANERAKO BABES-TRESNA ETA HIGIENE PRODUKTUAK
- Tresna eta produktuak 14.571,60 €
LANGILEEN GRATIFIKAZIOAK
- Etxez-etxeko langileen gratifikazioak 3.380,94 €
GARBIKETAK
- Garbiketa bereziak 11.538,68 €
DIRU-SARREREN ITZULKETAK
- Kiroldegiko abonoak 22.880 €
- Kiroldegiko ikastaro-kuotak 3.610,10 €
- Ludoteka eta gaztelekuko kuotak 485,60 €
- Bestelako ikastaroetako kuota 175 €