"Central Parkeko heroiak" filma domeka honetan, aurtengo haurrentzako euskarazko zinema zikloko azkena

"Central Parkeko heroiak" filma domeka honetan, aurtengo haurrentzako euskarazko zinema zikloko azkena

2025/03/21
"Central Parkeko heroiak" filma ikusi ahal izango da domekan, arratsaldeko 17:00etan, Udaleko Kultura Batzordeak eta Atxolin Guraso Elkarteak antolatzen duten haurrentzako zinema zikloaren baitan; aurtengo zikloko azken filma izango da.

Atxolin Guraso Elkarteak eta Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak, elkarlanean, haurrentzako euskarazko zinema zikloa antolatu dute beste behin. Neguan zehar, bi asterik behin, haurrentzako sei film ikusi ahal izango dira Herri Antzokian. Aste honetakoa izango da aurtengo zinema zikloko azken pelikula.

Domeka honetan, martxoak 23, arratsaldeko 17:00etan Central Parkeko heroiak filma ikusi ahal izango da Herri Antzokian. 

Sinopsia eta fitxa teknikoa

Don irudimen mugagabea duen txotxongilo iheslaria da, eta DJ Doggy Dog lagun bila dabilen pelutxe abandonatua da. Biek Central Parken egingo dute topo eta adiskidetasun abentura epiko batean murgilduko dira.

Zuzendaria: Jérémie Degruson

Herrialdea: Frantzia

Urtea: 2024

Iraupena: 88 min.

Hizkuntza: Euskara