Bost antzezlanekin dator aurtengo "Antzerki Garaia" zikloa

Bost antzezlanekin dator aurtengo "Antzerki Garaia" zikloa

2024/10/10
Txalo antzerki konpainiaren "Los monólogos de la vagina" antzezlanak emango dio hasiera urriaren 18an "Antzerki Garaia" izeneko zikloari; bost antzezlan programatu ditu Udaleko Kultura Batzordeak.

Azken urteetan ohi duen legez "Antzerki Garaia" izeneko antzerki-zikloa antolatu du udazkenerako Udaleko Kultura Batzordeak. Guztira bost dira aurtengo zikloa osatzen duten antzezlanak, lau euskaraz eta bat gazteleraz, punta-puntako konpainiek ekoiztutakoak; antzezlanetako bi haurrei zuzenduak daude, beste hirurak publiko helduarentzat.

Helduentzako antzezlanak barixakutan taularatuko dira, arratsaldeko 20:00etan; haurrenak, ostera, domeketan, arratsaldeko 17:00etan.

Hauexek dira aurtengo zikloa osatzen duten antzezlanak:

  • Urriak 18, barixakua, 20:00. "Los monólogos de la vagina" (Gazteleraz). 10 euro.
  • Urriak 27, domeka, 17:00. "Ene kantak: Dantzan" *Haurrentzako ikuskizuna. (Euskaraz). 3 euro.
  • Azaroak 10, domeka, 17:00. “Teilatupean” *Haurrentzako ikuskizuna. (Euskaraz). 3 euro.
  • Azaroak 15, barixakua, 20:00. "Tutum Platz" (Euskaraz). 5 euro.
  • Abenduak 13, barixakua, 20:00. "Ai gure juaneteak" (Euskaraz). 10 euro.

Sarreren salmenta

Aurrerantzean, ikuskizunetarako sarrerak online eskuratzeko aukera ere egongo da; emanaldia baino astebete lehenagotik egongo dira salgai. Hortaz, bi bide egongo dira sarrera eskuratzeko: