Energiaren fakturan aurrezteko aholkularitza zerbitzuak 72 pertsona edo familia unitateri eman die arreta
Zaurgarritasun egoeran dauden pertsona zein familia unitateek astelehenetan jasotzen dute Udaleko Zerbitzu Sozialek bideratuta aholkularitza zerbitzua. Herritar ororentzako, ostera, Kalebarren 8an zabalik dago eguen goizetan Udal bulegoa. Bi bide horietatik jaso dute 72 norbanako eta familiak arreta, eta horietatik 32 Bonu Sozial Elektrikoaren onuradun izan dira. Nabarmentzekoa da, halaber, 72 horietatik 40 pentsiodunak edo jubilatuak izan direla.
Energiaren fakturan aurrezteko aholkularitza zerbitzuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo albiste honetara: albistea.
Udalak Energiaren fakturan aurrezteko aholkularitza zerbitzuaren balorazio positiboa egiten du, eta herritarrekiko izan duen harrera ona ikusita, Kalebarren 8ko bulegoak zabalik jarraituko du eguenetan, ordutegi berarekin, 9:00etatik 12:30etara.