Bolondres sarea osatzeko deialdia
Soraluzeko Udalak, Gurutze Gorriarekin elkarlanean, gaur egun bizitzen ari garen osasun-krisi egoeraren aurrean, COVID-19ari aurre egingo dion udalerri mailako bolondres sare bat sortzeko dei egiten die herritarrei.
Bolondres sare honen sorrerarekin lortu nahi diren helburuak honako hauek dira:
- Osasun-krisi honetan beren etxeetatik ateratzeko zailtasunak dituzten adinekoei eta/edo mendekoei etxean laguntzeko zerbitzuak ematea. Hauek izango dira zerbitzu horiek: Elikagaiez eta oinarrizko higiene-artikuluez hornitzea; laguntza farmakologikorako sarbidea erraztea (batez ere paziente kronikoei zuzenduta eta medikuak agindutako botiketara mugatuta), eta pertsona horiei laguntzeko beste edozein ekintza, beti ere laguntza hori emateko gaitasuna badugu.
- Arriskuko kolektibo hauetakoren bateko pertsonei telefono bidezko jarraipena egitea: Adinekoei, bakardadean eta/edo isolamenduan daudenei, mendekotasuna edo desgaitasunen bat duten pertsonei, etb… Beti ere iturri ofizialetatik datozen prebentziozko eta informazioko funtsezko mezuak zabaltzeko.
Bolondres-sare honetako kide izan nahi duen edonork eman dezake izena honako telefono honetara deituz: Sonia (Gurutze Gorria) 610710782
Zerbitzu hori behar duen auzotarren bat ezagutzen duen edozein herritarrek eska dezake zerbitzua, udaleko telefono honetara deituz: 943753043.
Soraluzeko Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztietako bozeramaileek aldian-aldian ebaluatuko dituzte zerbitzua eta hasieran aurreikusitako laguntza-ekintzak, zerbitzuaren funtzionamendu egokia eta gauzatzen ari diren zerbitzuen egokitasuna egiaztatzeko. Aldizkako jarraipen eta ebaluazio horri esker, halaber, egiaztatu ahal izango da jasota ez dauden beste arazo batzuk dauden ala ez, eta eman beharreko laguntza-zerbitzuen artean sartu behar diren ala ez.
Osasuna eta zaindu zaitezte!
#nietxeangeratukonaiz.