"Blues Hotsak", musika beltza oinarri duen jaialdiaren VI. edizioa hasiko da datorren astean
Blues Hotsak izeneko jaialdia antolatu du seigarrenez Errabal Kultur Elkarteak datorren asterako, jazaa, bluesa eta musika beltza ezagutarazteko helburuarekin. Datorren astelehenetik domekara, bluesaren bueltako hainbat jarduera antolatu dira: musika emanaldiak, solasaldi literarioa, filma eta kontzertu gastronomikoak.
Errabal Kultur Elkarteak herriko kultur eragileen saretze handia egin du aurtengo Blues Hotsak jaialdiaren antolakuntzan, eta hori du oinarri aurtengo egitarauak.
Proposamen ugari eta denetarikoak izango dira, asko doakoak, gainera. Errabal Kultur Elkarteak nabarmendu nahi du ekintzen doakotasuna, blues, jazz eta horrelako musika beltzak herritar guztiegana irits daitezen bermatzen baitu.
Zaintza-zerbitzua
Iaz bezalaxe, aurten ere haurrentzako zaintza-zerbitzua eskainiko da kontzertuek iraun bitartean. Ikusleek seme-alabak bertan uzteko aukera izango dute, hezitzaile-talde baten zaintzapean. Horretarako aurrez izena eman behar da, azaroaren 19a baino lehen, 639750781 telefono zenbakian.
Berritasunak
Aurtengo berritasunen artean Kontzertu gastronomikoak daude: herriguneko tabernetan blues musika oinarri duten pintxoak dastatu ahal izango dute ehundaka pertsonak kontzertuez gozatu bitartean. Blues Hotsak jaialdiaren antolakuntzak herriko tabernen inplikazioa nabarmendu eta eskertu nahi du blues musikan oinarritutako pintxo proposamenak sortzeko ahalegina egiteagatik.
Aurtengo beste lankidetza ildo bat Baso Biziak elkartearekin uztartutakoa izan da; izan ere, sarrera eskuratu beharreko ekintzetan, Herri Antzokiko kontzertuetan, saldutako sarrera bakoitzaren ehuneko bat zuhaitzak landatzeko erabiliko da.
Egitaraua, egunez egun
Azaroak 18, astelehena
Izotz ura (Susa, 2023) liburuaren inguruko solasaldi literarioa Lide Hernando autorearekin.
- Ordua: 19:00
- Lekua: Kalebarren 8
Azaroak 20, eguaztena
Santiago Auserón musikariaren La semilla del son filmaren proiekzioa.
- Ordua: 19:30
- Lekua: Herri Antzokia
Azaroak 22, barixakua
J.P. Bimenni & The Black Belts Burundiko artistaren soul bandaren kontzertua.
- Ordua: Herri Antzokia
- Lekua: 20:00
- Sarrerak: 12€, Iratxo goxoki-dendan salgai
Azaroak 23, zapatua
Musika Eskolaren eskutik Bluesaren historia erritmotik ikuskizuna.
- Ordua: 12:30
- Lekua: Herri Antzokia
Azaroak 23, zapatua
Santiago Auserón, belztasunaren ohiartzunen kantariaren kontzertua, akustikoan.
- Ordua: 19:00
- Lekua: Herri Antzokia
- Sarrerak: 12€, Iratxo goxoki-dendan salgai
Azaroak 24, domeka
Dolmenen ibilbideko bisita gidatua, Debegesaren laguntzaz.
- Ordua: 9:00 - 12:30
- Lekua: Karakateko aparkalekuan
- Izen-ematea: Bi egun lehenagorarte egin ahal izango da galdetegi honetan.
Azaroak 24, domeka
Kontrargi argazkilaritza kolektiboaren Argazki Rally Fotografikoa. gaietako bat musika. sari propioa.
- Ordua: 8:30
- Lekua: Herrigunean
Azaroak 24, domeka
Kontzertu gastronomikoak Soraluzeko hainbat txokotan.
- The fake cousins
- Ordua: 12:00
- Lekua: Intxixu, Arrano eta Bolia
- DJ. Baltza
- Ordua: 12:30
- Lekua: Gaztelupe
- Wilsons organ trio
- Ordua: 13:00
- Lekua: Edurtza eta Txuritxu
- Blues company
- Ordua: 14:00
- Lekua: Txoko
Azaroak 24, domeka
Sugar Queen artistaren kontzertua banda bikain batek lagunduta.
- Ordua: 19:00
- Lekua: Herri Antzokia
- Sarrerak: 12€, Iratxo goxoki-dendan salgai