Blues Hotsak jaialdiaren bosgarren edizioa

Blues Hotsak jaialdiaren bosgarren edizioa

2023/11/21
Depedro abeslariak irekiko du ostiral honetan azaroaren 22tik 26ra Errabal Kutur Elkarteak antolatu duen Blues Hotsak jaialdiaren bosgarren edizioko kontzertu-sorta.

Blues Hotsak izeneko jaialdia antolatu du bosgarrenez Errabal Kultur Elkarteak hurrengo egunetarako, jazza, bluesa eta musika beltza ezagutarazteko helburuarekin.

Asteazkenetik igandera, bluesaren bueltako hainbat jarduera antolatu dira: musika emanaldiak, liburu aurkezpenak eta dokumentalak.

Haurrentzako zaintza-zerbitzua da aurtengo berritasunetako bat. Kontzertuek irauten duten bitartean, ikusleek seme-alabak bertan uzteko aukera izango dute, hezitzaile-talde baten zaintzapean.

Aurtengo zikloaren programazioa ondorengoa da:

AZAROAK 22, asteazkena.

LIBURU AURKEZPENA

Rory Gallager-Jon Gurrutxaga

19.30ean, Herri Antzokian.

Sarrera: Doan

AZAROAK 23, osteguna.

DOKUMENTALA

AMY (La chica detrás del nombre).

19.00etan, Herri Antzokian.

Sarrea: Doan.

AZAROAK 24, ostirala.

MUSIKA KONTZERTUA

Depedro

20.00etan, Herri Antzokian.

Sarrerak: Agortuta

AZAROAK 25, larunbata.

MUSIKA KONTZERTUA

Musika Eskolako konboak

13:00etan, Herri Antzokian.

Sarrera: Doan.

MUSIKA KONTZERTUA

Gisele Jackson & The Shu Shu Organ Trio

19.00etan, Herri Antzokian.

Sarrera: 10 euro.

AZAROAK 26, igandea.

MUSIKA KONTZERTUA

Amythology. Amy Winehouseren tributoa

19.00etan, Herri Antzokian.

Sarrera: 10 euro.