Gutxieneko Diru-sarreraren tramitazioa

Gutxieneko Diru-sarreraren tramitazioa

2021/03/16
Lanbidek SMS bidezko kanpaina abiatu du RGIa jasotzen duten eta Bizitzeko Gutxieneko Dirusarrera jasotzeko eskubidea izan dezaketen herritarrei tramitazioa errazteko helburuarekin.

Pasa den irailean Espainiako eta Euskadiko gobernuek akordioa sinatu zuten Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera (BGDS) kudeatzeko. Akordioak lan tekniko handia eskatu du hurrengo hilabeteetan, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (GSIN) eta foru-ogasunen datuak zein irizpideak bateratu ahal izateko.

Lanbidek, organo kudeatzaile den aldetik, Diru sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzen duten pertsonei baimena eskatu behar die, bere esku dituen datuak GSINera bidali ahal izateko; izan ere, erakunde horrexek du BGDS aitortzeko eskumena.

Izapide hori ahalik eta gehien errazte aldera, Lanbidek komunikazio kanpaina pertsonalizatua jarri du abian. Kanpainaren bidez, Lanbidek SMSa bidali die DSBE jasotzen duten  eta,  aldi  berean,  BGDS  jasotzeko eskubidea izan dezaketen 42.724 onuraduni.  Aipatu mezuan interesdunari ez zaio inolako  daturik eskatzen; aitzitik,  zuzeneko sarbide baten bidez, mezua jaso duenak zehaztu beharko du ea baimenik ematen dion Lanbideri bere datuak  GSINera bidaltzeko.