Bisita gidatuak Dolmenen Ibilbidean

Bisita gidatuak Dolmenen Ibilbidean

2022/03/18
Dolmenen Ibilbidera bisita gidatuak datorren apirilaren 9an hasiko dira aurten, gaztelerazko bisita batekin; 9 kilometroko ibilbide laua da, erraza eta familian egiteko aproposa.

Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio arkeologikoa zein pasaia-balioa gizarteratzen jarraitzeko asmoz, Elgoibarko, Bergarako eta Soraluzeko Udalek, Debegesa Debabarreneko Garapen Agentziarekin elkarlanean, doako bisita gidatuen programa berria abiarazi dute.

Bisitak apirilaren 9an hasiko dira, 9 egingo direlarik guztira, 3 euskaraz eta 6 gazteleraz.

Ibilbide gidatuak 9 kilometroko luzera eta lau iraupena du, Karakaten hasi eta Irukurutzetaraino joan-etorria. Ibilbidea erraza eta malda gutxikoa da, familian egiteko aproposa. Gomendatzen da mendi ibilbideetarako oinetako egokiak, kapela eta eguzkitarako krema eguraldi ona eginez gero, ura eta jateko zerbait eramatea.

Aurtengo bisiten egutegia hau da:

  • Apirilak 9 (Gazteleraz).
  • Apirilak 18 (euskaraz).
  • Maiatzak 1 (gazteleraz).
  • Maiatzak 29 (euskaraz).
  • Ekainak 12 (gazteleraz).
  • Uztailak 12 (gazteleraz).
  • Abuztuak 15 (gazteleraz).
  • Irailak 25 (euskaraz).
  • Urriak 2 (gazteleraz).
  • Urriak 9 (euskaraz).

Aurreko urteetan bezala, bisitak Karakateko aparkalekutik abiatuko dira goizeko 10:00 etan.

Zazpigarren edizio honetan iazko bisiten prezioak mantendu egingo  dira.

  • Helduek: 5€
  • Haurrek (<12): 3€.

(*) Bergaran, Elgoibarren edo Soraluzen bizi direnek deskontu txiki bat izango dute: helduek 2,5€ pertsonako, eta 12 urtetik beherako haurrek 1,5€ pertsonako.

Izena emateko, 657 794 677 telefonora deitu, edota https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea/bisita-gidatuak webgunean dagoen formularioa bete.

Gutxienez 2 parte hartzaile beharko dira bisitaren irteera bermatzeko.

Aurten aurreikusitako lanak

Bisita gidatuetaz gain, indusketak egiten ere jarraituko da. Aurten Maurketa eta Kurutzebakarreko dolmenak indusiko dira. Bestalde, ibilbidea hobetzeko lanei dagokienez, itxitura eta interpretazio lanak egingo dira Frantsesbasoa eta Aizpuruko Zabalako dolmenetan.