Biodantza ezagutzeko saio irekia igande honetan
Herritar orori zuzendutako biodantzako saio-irekia antolatu du Biodantza Bai elkarteak igande honetarako; bertan parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea.
Biodantza Bai elkarteak biodantza ezagutzera emateko saio irekia antolatu du igande honetarako, goizeko 10etatik 12:30era.
Biodantzak, dantza eta meditazioaren artean, beste zapore bat ematen dio bizitzari. Norbere egiazko mugimendua topatzeko, sormenarekin, afektibotasunarekin, bizipozarekin eta gozamenarekin birkonektatzeko.
Saioa Ainhitze Elizburu Etxeberria Biodantza (SRT)-ko bidelagunak gidatuko du, kiroldegiko Tolarekua Aretoan eta doan da.
- Noiz: Urtarrilak 15, igandea.
- Ordua: 10:00 h-12:30 h.
- Non: Arane kioldegia (Tolarekua aretoa).
- Prezioa: Doan.
Parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, 665239665 zenbakira deituta.