Bilboko erailketaren gaitzespena
Soraluzeko Udalak gogor gaitzetsi du indarkeria matxistaren biktima izan zen 40 urteko Rebecaren hilketa Bilbon, eta elkartasuna adierazi die haren senide eta lagunei.
Soraluzeko Udalak gogorarazi du heriotzek emakumeen aurkako indarkeriaren arazoaren zati bat baino ez dutela erakusten, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen baita horien hazkuntza.
Emakumeen aurkako indarkeria, forma guztietan (psikologikoan, ekonomikoan, fisikoan, sexualean), emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunen adierazpenik larriena da, emakumeen botere-harremanen eta mendetasunaren ondorio, eta haien duintasunaren eta osotasun fisiko eta moralaren aurkako eraso larria da; ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.
Tragedia honek berriz ere erakundeek eta euskal gizarte osoak gure udalerrietan berdintasuna gauzatzeko dugun erantzukizunaren aurrean jartzen gaitu. Ildo horretan, gure sentsibilizazio- eta prebentzio-ekintzak indartzen jarraitu behar dugu etorkizuna diren gure herritar gazteenekin.
Hori ez da emakumeen arazoa bakarrik, gizarte osoaren arazoa da. Denok nahi dugun berdintasun hori lortzeko borrokan elkarrekin egon behar dugu.
Soraluzeko Udalak elkartasuna adierazi nahi die biktimaren senide eta lagunei, eta dei egiten die herritarrei gaur, abenduak 29, 19:00etan Plaza Barrian egingo den elkarretaratzean parte har dezaten.