Bidea itxita Santa Ana kalean egun batzuetarako
Santa Ana 12 zenbaki parean kalea moztuta egongo da obrak direla eta, astelehenetik aurrera.
Irailaren 30ean, astelehena, Santa Ana kalean egin beharreko obra batzuk direla eta, kalea moztuta egongo da. Santa Ana 12 zenbaki parean egingo da mozketa, astelehenean goizeko 8etarako.
Astebete inguru iraungo duela egoerak aurreikusten da. Horrek, trafikoan hainbat aldaketa eragingo ditu eta ibilgailuen sarrera eta irteerak ezingo dira udaletxe paretik egin. Santa Ana kalera sartu nahiz irteteko Olaldeako aldapatik egin beharko da ezinbestean.