Bi peoiren aldi baterako kontratazioa

Bi peoiren aldi baterako kontratazioa

2017/05/19
Bi hilabete t'erdiz eta egun erdiko lanjardunarekin obren lantaldean aritzeko bi pertsona kontratatuko ditu Udalak; maiatzaren 22tik 31ra arteko epea dago izena emateko.

Udal honek bi peoi kontratatuko ditu, lanaldi erdiz, bi hilabete eta hamaika egunerako, ondorengo lanak egiteko: hiri-altzari eta parkeen mantenua, hilerriako lur-emate zerbitzuak, instalazioen muntaketak, etab.

BERARIAZKO BETEBEHARRAK:

Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.

Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea. Gutxienez A1 edo AISA titulua eskatuko da.

Baldintza fisiko onak.

ESKAERAK AURKEZTEA:

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek, Udaletxeko Bulego Orokorrean eman dezakete izena datorren maiatzaren 22tik 31a arte, biak barne.

Eskaera-orria Udaletxeko bulego orokorretan jaso ahal izango da.

Interesdunek ondorengo agiriak aurkeztu beharko dituzte:

  • - “Lan-bizitza”-ren ziurtagiria. 
  • - Eraikuntza-peoi lanetako esperientziaren ziurtagiria.
  • - “B” gida-baimena edukitzearen ziurtagiria.