Bi peoiren aldi baterako kontratazioa
Soraluzeko Udalak bi peoi kontratatuko ditu, Euskal Enplegu Zerbitzuaren (LANBIDE) diru-laguntzari esker, “Bidezidor eta bide publikoak berreskuratzea” izeneko proiektua aurrera eraman ahal izateko.
Kontratazioa bost hilabetekoa eta lanaldi partzialez izango da (%50).
Lanpostu hauek betetzeko, eta zehazten den hurrenkeran, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeak, SBE-aren jasotzaile titularrak eta 55 urte baino gehiagokoak.
BERARIAZKO BETEBEHARRAK:
- Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
- Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez AISA titulua eskatuko da).
- Baldintza fisiko onak.
- Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean enplegurik gabe eta LANBIDEko bulegoan izena ematea izatea.
ESKAERAK AURKEZTEA:
Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete, datorren azaroaren 28etik abenduaren 13ra arte, biak barne.
Interesatuek “lan-bizitza”ren ziurtagiria aurkeztu beharko dute