Udal brigadarako bi peoi kontratzeko lan-deialdia
Udalak bi peoi kontratatuko ditu, 2 hilabetez udaleko brigadan aritu daitezen; interesdunek ekainaren 1a eta 12a bitartean eman behar dute izena udaletxeko harrera-bulegoan.
Soraluzeko Udalak bi peoi kontratatuko ditu, hiri-altzari eta parkeen mantenuaz, hilerriko ehorzketez eta antzeko lanez arduratzeko.
Kontratazioa bi hilabetekoa eta lanaldi osokoa izango da.
BERARIAZKO BETEBEHARRAK:
- Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
- Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (A1/AISA maila eskatuko da), 55 urtetik gorakoei izan ezik.
- Baldintza fisiko onak.
- Halaber, baloratu egingo da eraikuntzako peoi moduan lan egin izana eta B motako gida-baimena izatea.
ESKAERAK AURKEZTEA:
Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek LANBIDEk Elgoibarren duen bulegoan edota udaletxeko Harrera Bulegoan eman dezakete izena ekainaren 1etik ekainaren 12ra arte, biak barne.
Eskaera-orriaren batera, honako agiriak aurkeztu beharko dira:
- Lan-bizitzaren ziurtagiria.
- Euskara-maila frogatzen duen agiria.
- LANBIDEn inskribatuta eta langabezian egondako egunen ziurtagiria.
- Eraikuntzako peoi moduan lan egin izaren ziurtagiria.
- "B" motako gida-baimena.
AUKERATZEKO ERABILIKO DEN PUNTUAKETA
- Eraikuntza-peoi lanetan ziurtatutako esperientzia: 10 puntu.
- Langabezian emandako denbora: 5 puntu.
- "B" motako gida-baimenaren jabe izatea: 5 puntu.
BESTE ZEHAZTASUN BATZUK
- Puntuaketan berdinketak egon ezkero, "familia-kargen maila" parametroa erabiliko da.
- 55 urte baino gehiago dutenei, ez zaie eskatuko euskara gutxieneko ezagutza edukitzea.