Bi peoi kontratatzeko deialdia
Udalak bi peoi kontratatuko ditu 2 hilabetez udaleko brigadan aritu daitezen; interesdunek maiatzaren 27a eta ekainaren 14a bitartean eman behar dute izena udaletxeko harrera-bulegoan.
Soraluzeko Udalak bi peoi kontratatuko ditu, hiri-altzari eta parkeen mantenuaz, hilerriko ehorzketez eta antzeko lanez arduratzeko.
Kontratazioa bi hilabetekoa eta lanaldi erdikoa izango da.
BERARIAZKO BETEBEHARRAK:
- Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
- Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez AISA titulua eskatuko da).
- Baldintza fisiko onak.
Halaber, baloratu egingo da eraikuntzako peoi moduan lan egin izana eta B motako gida-baimena izatea.
ESKAERAK AURKEZTEA:
Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek udaletxeko Harrera Bulegoan eman dezakete izena datorren maiatzaren 27tik ekainaren 14ra arte, biak barne.
Eskaera-orriaren batera, honako agiriak aurkeztu beharko dira:
- Lan-bizitzaren ziurtagiria.
- Euskara-maila frogatzen duen agiria.
- Eraikuntzako peoi moduan lan egin izaren ziurtagiria.
- "B" motako gida-baimena.
AUKERATZEKO ERABILIKO DEN PUNTUAKETA
- Eraikuntza-peoi lanetan ziurtatutako esperientzia: 10 puntu.
- Langabezian emandako denbora: 5 puntu.
- "B" motako gida-baimenaren jabe izatea: 5 puntu.
BESTE ZEHAZTASUN BATZUK
- Puntuaketan berdinketak egon ezkero, "familia-kargen maila" parametroa erabiliko da.
- 55 urte baino gehiago dutenei, euskara gutxieneko ezagutza edukitzea ez zaie eskatuko.