Bertako zuhaitzen landaketa

Bertako zuhaitzen landaketa

2022/03/04
Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapeneko batzordearen ekimenez 2022. urtean bertakoak diren 2000 zuhaitz landatuko dira udalaren jabetzakoak diren Muskiritsuko mendilerroko lurretan.

Soraluzeko Udalak bertako 2000 zuhaitz landatuko ditu aurten bere jabetzako lurretan, Atxolin eta Askabeitxi lur-sailetan hain zuzen ere.

  • Otsailean 900 landatu ziren Askabeitxiko lur-sailean 900 eta 950 Mando-Iturrin, lanak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Departamentuarekin eta Schaeffler Iberia S.L.U. enpresarekin izenpetutako hitzarmenari esker finantziatu zirelarik.
  • Martxoan, aldiz, hilaren 5ean zehazki, 250 zuhaitz landatuko dira Atxolin lur-sailean, Soraluzeko Baso Biziak elkartearekin eta Lurgai Fundazioarekin elkarlanean.

Landatu edo landatuko diren zuhaitzak bertako zuhaitzak dira eta udalaren jabetzako lur sailetan landatu dira.

Landaketa hauen helburua baso mistoa sustatzea eta bultzatzea da, hauek direlarik landatu diren zuhaitz- espezieak: Haritzak, pagoak, astigarrak, lizarrak, urkiak,  oilakaranak , otsalizarrak, basagereziondoak, sagarminak, elorriz zuri eta beltzak…

Mendigaineko kudeaketa plana

Soraluzeko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Departamentutik lortutako dirulaguntzari esker Muskiritzuko mendilerroko hainbat lursailetan inguru naturalaren eta biodibertsitatearen hobekuntzarako kudeaketa plana egin du. KUDEAKETA PLANA HEMEN ikus dezakezu.

Plan honen helburua Soraluzeko udalerriko Muskiritzuko mendilerroan kokatzen diren zenbait udal lursailetan natura-ingurunea hobetzeko eta biodibertsitatea kontserbatzeko egin beharreko lanak zehaztea da. Horretarako, Soraluzeko Udalak BASOINSA, S.L.ri agindu zion plan hau egitea.