Bertako zuhaitzen landaketa
Udaleko Ingumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak, Baso Biziak Elkarteak eta Lurgaia Fundazioak bertako zuhaitzak landatuko dituzte datorren larunbatean.
Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapeneko Departamentuak, herriko Soraluzeko Baso Biziak Elkartearekin eta LURGAIA fundazioarekin elkarlanean, bertakoak diren zuhaitzen landaketa burutuko du martxoaren 5ean, larunbata.
Landaketa udalaren jabetzakoa den Atxolin izeneko lur-sailetan burutuko da.
IZEN EMATEA: Email bat bidali ondorengo helbide elektronikora: info@lurgaia.org
ORDUA: 9:00etan.
LEKUA: Urkia zelai.
URA: Etxetik ekarri behar da.
ARROPA eta OINETAKOAK: Mendiko edo uretarako botak, arropa erosoa eta euritako arropa.
ESKULARRUAK ETA TRESNAK: Antolakuntzak ipiniko ditu.
IRAUPENA: Bazkaltzerako etxera.
Landaketak bukatu ostean, salda eta txorizoa banatuko da Izai aterpean.
Animatu eta parte hartu!