Margotze-lanak jubilatuen etxean

Margotze-lanak jubilatuen etxean

2017/09/07
Itxaropena Jubilatu Elkartearen egoitzako hainbat gela margotu eta tabernako tresneria berritu du Udalak abuztuko opor egunetan, modu horretan iaz egindako berrikuntza-lanei jarraipena emanez.

Abuztuko azken astean zehar, urteroko opor sasoia aprobetxatuz, Itxaropena Jubilatuen Etxean zenbait margoketa-lan burutu ditu Udalak, bulego, komun, ile-apaindegi eta areto nagusian hain zuzen ere. Modu honetan, iazko udan bertako taberna margotzeko burututako lanei jarraipena eman zaie.

Lanak  Jon Murgizu margotzaileak burutu ditu eta 3.003 euroko kostua izan dute, BEZa barne.

Margotze-lanez gainera, hozkailu berria jarri da egoitzako tabernan, Comercial Hostelera del Norte enpresari 1.02,79 euroan erositakoa.