Berpizte kardiopulmonarrerako ikastaroak

Berpizte kardiopulmonarrerako ikastaroak

2017/12/21
Udalak berpizte kardiopulmonarrerako bi maniki eta desfibriladore-simulagailua erosi ditu herritar zein elkarteentzako ikastaroak antolatzeko asmoarekin.

Udaleko Osasunaren, Gizarte Ongizatearen eta Inmigrazioaren Batzordeak berpizte kardiopulmonarrerako bi maniki eta desfibriladore-simulagailu bat erosi ditu 2018. urtean zehar herriko elkarteei zein herritarrei, oro har, berpizte kardiopulmonarrari buruzko ikastaroak eskaintzeko, hala nahi dutenek oinarrizko berpizte teknikak ikas ditzaten.

BBB edo Berpizte Kardiopulmonarraren teknika oso teknika erraza da eta nahikoa dira 10 minutu berau ikasteko. Hainbat ikerketak erakusten dutenez, bihotz-geldialdiaren ondorengo 5 minutuetan gaixoa artatuz gero, %70 handitzen da pertsona horrek bizirik irauteko daukan aukera.

Gaur egun 5 desfibriladore daude Soraluzen, ondorengo tokietan:

Udaltzaingoa.

Futbol zelaia.

Udal kiroldegia.

Zaharren egoitza.

Eguneko zentroa.

Maniki biak eta desfibriladore-simulagailua erosteko 966,79 euro erabili ditu Udalak.