Baserrietako irisgarritasuna hobetzeko lanak
Ezozia eta Barrenetxea baserrietarako irisgarritasuna hobetzeko lanak egin dira, Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordearen ekimenez.
Urtea hastearekin batera, aurtengo inbertsioak gauzatzen hasi da Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordea.
Inbertsio horietan lehena Ezozia eta Barrenetxea baserrietarako irisgarritasuna hobetzeko lanak izan dira.
Ezozia baserria
Lanak: Sarrerako arrapala berritu da.
Enpresa: Izagirre igeltseritza.
Inbertsioa: 3.802,38 euro.
Barrenetxea baserria
Lanak: Baserrirako bidea hormigoitu da.
Enpresa: Reformas Antón.
Inbertsioa: 19.965 euro.