Baserri bideak garbitzeko lanak

Baserri bideak garbitzeko lanak

2020/09/04
Udaleko Inguramenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak jakinarazi du abuztuan eman zaiela amaiera baserri bideak garbitzeko lanei; lan hauek urtero egiten dira, Debemenen eskutik.

Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere baserrialdeetako bide bazterrak garbitu ditu Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak.

Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileak burutzen dituzten lan hauek, Irure auzoan hasi ziren, Ezozia, San Andres eta Txurruka auzoetan jarraituz.

Lanen helburua baserrrietara doazen errepideak behar den moduan, txukun eta garbi, mantentzea da.