Barixakutik astelehenera bitarte ospatuko dira San Andresko jaiak
Astebukaeran egingo dituzte San Andres jaietako ospakizunak auzoan bertan, aurten zenbait berritasunekin.
Ohiko moduan, makala altsatuz eta kanpaiak joz emango diete hasiera jaiei barixakuan, eta astelehenera arte luzatuko dira jaietako ekintzak. Aurtengo nobedadeen artean daude Asier eta Iñakiren omenezko pilota partiduen finala San Andres jaietan egingo dela Santa Ana jaietan egin ordez, kantu afaria egingo dela zapatu gauean Iosu Zarate eta Unai Brearekin eta Bergarako zezenak birritan etorriko direla: zapatuan eta domekan. Horretaz gain, emakumeen bolo txapelketa ere antolatu dute, beste urte batzuetako arrakasta ikusita.
Antolatzaileek ohartarazi dute, azkenean, domeka goizeko ekintzak aurreratu egingo direla: meza 11:00tan izango da eta pilota partidak 12:30ean.
Udalak 6.000 euroko dirulaguntza eman dio San Andres jaien antolaketan jardun duen San Andrespe elkarteari.