Baratzezaintza ekologikoari buruzko ikastaroa

Baratzezaintza ekologikoari buruzko ikastaroa

2017/01/09
Fraisoro Nekazaritza Eskolak eta Hazi Fundazioak Baratzezaintza Ekologikoari buruzko ikastaro trinkoa antolatu dute, urtarrilean hasi eta ekainera arte.

Zizurkilgo Fraisoro Nekazaritza Eskolak eta Hazi fundazioak baratzezaintza ekologikoari buruzko ikastaro trinkoa antolatu dute aurtengo lehen seihilabeteko formazio programaren baitan.

Ikastaroa urtarrilaren 23an hasiko da eta sei hilabeteko iraupena izango du, ekainean amaituz. Eskolak astelehenetik ostegunera emango dira, arratsaldeko 3retatik 7etara.

Izena emateko epea urtarrilaren 18an bukatuko da eta ondorengo helbideetan egin daiteke:

Fraisoro Eskola,  telefonoz (943692166), emailez (fpefraisoro@hazi.eus) edo Haziren webgunean (www.hazi.eus)