Banarte antzerki taldearen emanaldia

Banarte antzerki taldearen emanaldia

2019/05/17
Banarte antzerki konpainiak Edu Pombarrek zuzendutako "Comunicado de muerte" antzezlana taularatuko du larunbat honetan, arratsaldeko 8etan, Soraluzeko Herri Antzokian.

Banarte antzerki konpainiak  Edu Pombar soraluzetarrak zuzendutako "Comunicado de muerte" antzezlana taularatuko du larunbat honetan, maiatzak 18, arratsaldeko 8etan, Soraluzeko Herri Antzokian.

"Comunicado de muerte" bi zatitan banaturiko antzezlana da. Askatasunaren eta guztien ongizatearen aldeko borroka jorratzen ditu eta baita borroka horren kontraesanak ere. Gizakion kontraesanak agerian uzten ditu XX. mendeko 60 eta 70eko hamarkadetan girotua dagoen lan honek.

Testua: Rafa Herce eta Edu Pombar.

Zuzendaritza: Edu Pombar.

Aktoreak: Idoia Bilbao, Maria Otxandiano, Mikel Uriguena, Rafa Herce.

Sarrerak 3 euroan daude salgai, egunean bertan leihatilan.