Baltegieta kaleko euri-urak bideratzeko lanak

Baltegieta kaleko euri-urak bideratzeko lanak

2023/05/30
Soraluzeko Udalak euri-urak bideratzeko lanak egingo ditu Baltegieta kalean, bertan sortzen diren ur putzuak ekiditeko; lan hauek 28.578,52 euroko inbertsioa suposatuko dute.

Maiatzaren 24an izandako Osoko Bilkuran hartutako erabakietako bat Soraluzeko Udalaren eta Gipuzkoako Ur kontsortzioaren arteko lankidetza hitzarmena sinatzea izan zen.

Lankidetza hitzarmen honi esker, Baltegieta kaleko euri-uren sarea berrituko du Udalak.

Euri-urak batu eta bideratzeko lanak egingo dira, modu horretan euriagatik bertan sortzen diren ur putzuen arazoa konpontzeko.

Horretaz gainera, ur hornidura eta ur zikinen sareak ere berritu egingo ditu Ur Kontsortzioak.

Euri-urak bideratzeko lanek 28.578,52 euroko inbertsioa eskatuko dute.