Atzerritarren legeari buruzko hitzaldia
Udaleko Inmigrazio Sailak hitzaldia antolatu du bihar, asteartea, arratsaldeko 4etan; atzerritarren legeari buruz jardungo dute, bizileku eta lan-baimenak lortzeko prozedurez eta abarrez.
Soraluzeko Udalak atzerritarren legeari buruzko hitzaldi irekia antolatu du abenduaren 14rako Udaleko Inmigrazio Sailak.
Saioa kiroldegiko Tolarekua Areteoan egingo da, 16:00etatik-18:00etara; atzerritarrei zuzenduta dago, baita atzerritarrekin lotura dutenei (familiakoa, lanekoa…) eta informazioa behar dutenei ere.
Atzerritarren ordenamendu juridikoan aditua den abokatu batek emango du hitzaldia eta bertan, bizileku eta lan-baimenak lortzeko prozedurak eta eskakizunak azalduko ditu. Halaber, berritzeko baimenak, familia berrelkartze, nazionalitatea lortzeko prozedura….
Sarrera doakoa eta libre izango da