![Askatasuna eta mugak haurren heziketan Askatasuna eta mugak haurren heziketan](https://www.soraluze.eus/eu/albisteak/askatasuna-eta-mugak-haurren-heziketan/@@images/image-900-1d90c5cd6e8b2b5b66a4639ab9bfcae3.jpeg)
Askatasuna eta mugak haurren heziketan
Hilabete pasa da lehenengo formazio-saioa burutu zenetik. Aurrekoan gatazken gaiari modu orokorrean heldu zitzaion, bigarren saio honetan, aldiz, heldu-haur harremanetan gatazkak sortzen direnean hartzen diren neurrien ondorioen gainean hausnartuko da.
Ane Ablanedo Larrion, psikoterapia eta neurosiaren prebentzioan aditua, irakaslea eta UEUko kidea izango da formatzailea. Saio teoriko-praktikoa eskainiko du, bakoitzaren esperientzietatik abiatu eta praktika egokietarako klabeak ateraz.
Plaza kopurua mugatua da, beraz, beharrezkoa izango da parte hartzeko izena ematea udaletxeko harreran (09:00-14:00), telefonoz (943753043) edo online esteka honen bidez: izena eman.
EGUNA: maiatzak 9, asteartea.
ORDUA: 18:30 h.
TOKIA: Herri Antzokia.
Hezkuntza Proiektuak koordinatzen duen egitasmoa da Eskola Herritarra, ekarpen edo zalantzarik izanez gero jarri gurekin harremanetan: soraluzehezkuntza@gmail.com