Asiako liztorraren aurkako kanpaina

Asiako liztorraren aurkako kanpaina

2020/12/16
28 liztor-habia suntsitu dira aurten herrian Asiako liztorra desagerrarazteko helburuarekin Gipuzkoako Foru Aldundiaren Fauna eta Abeltzaintza Departamenduak burutu duen kanpainari esker.

Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeko arduradun Ramon Gallastegik jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Fauna Basatiaren eta Abeltzaintzaren Departamenduak abenduaren 11n eman zion amaiera Asiako liztor-habiak suntsitzeko 2020ko kanpainari, negua ailegatzearekin batera habi hauek aktibo izateari utzi egiten diotelako.

2020.urtean zehar Asiako liztorren 28 habia deuseztatu ziren Soraluzen, aurreko urtean baino sei gehiago.

Habiak suntsitzeko lanak Debemenek (Debabarreneko landa garapeneko Elkartea) burutu ditu.

Aurreko urteetan deuseztatu izan den habi-kopurua ondorengoa izan da:

2014: 11 Debemenek eta 3 Aldundiko basozainek.

2015: 4 Debemenek eta 5 Aldundiko suhiltzaile eta basozainek.

2016: 19 Debemenek.

2017: 16 Debemenek

2018: 12 Debenenek

2019: 22 Debemenek.

Aipatutako lan hauen kostua 1.680 eurokoa da, 60 euro habia bakoitzeko.