Asiako liztorraren aurkako kanpaina

Asiako liztorraren aurkako kanpaina

2019/01/16
Hamabi liztor-habia suntsitu ziren iaz herrian Asiako liztorra desagerrarazteko helburuarekin Gipuzkoako Foru Aldundiaren Fauna eta Abeltzaintza Departamenduak burutu duen kanpainari esker.

Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeko arduradun Javier Garmendiak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Fauna Basatiaren eta Abeltzaintzaren Departamenduak abenduaren 14an eman zion amaiera Asiako liztor-habiak suntsitzeko 2018ko kanpainari, negua ailegatzearekin batera habi hauek aktibo izateari utzi egiten diotelako.

2018. urtean zehar Asiako liztorren 12 habia deuseztatu ziren Soraluzen, aurreko urtean baino 4 gutxiago.

Habiak suntsitzeko lanak Debemenenenek (Debabarreneko landa garapeneko Elkartea) burutu ditu.

Aurreko urteetan deuseztatu izan den habi-kopurua ondorengoa izan da:

2014: 11 Debemenek eta 3 Aldundiko basozainek.

2015: 4 Debemenek eta 5 Aldundiko suhiltzaile eta basozainek.

2016: 19 Debemenek.

2017: 16 Debemenek

Aipatutako lan hauen kostua 720 eurokoa da, 60 euro habia bakoitzeko.