Asiako liztorraren aurkako kanpaina

Asiako liztorraren aurkako kanpaina

2017/12/19
Hamasei liztor-habia suntsitu dira aurten herrian Asiako liztorra desagerrarazteko helburuarekin Gipuzkoako Foru Aldundiaren Fauna eta Abeltzaintza Departamenduak burutu duen kanpainari esker.

Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeko arduradun Javier Garmendiak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Fauna Basatiaren eta Abeltzaintzaren Departamenduak abenduaren 12an eman zion amaiera Asiako liztor-habiak suntsitzeko 2017ko kanpainari, negua ailegatzaearekin batera habi hauek aktibo izateari utzi egiten diotelako.

2017. urtean zehar Asiako liztorren 16 habi deuseztatu dira Soraluzen, aurreko urtean baino hiru gutxiago.

Habiak suntsitzeko lanak Debemenenenek (Debabarreneko landa garapeneko Elkartea) burutu ditu.

Aurreko urteetan deuseztatu izan den habi-kopurua ondorengoa izan da:

2014: 11 Debemenek eta 3 Aldundiko basozainek.

2015: 4 Debemenek eta 5 Aldundiko suhiltzaile eta basozainek.

2016: 19 Debemenek.

Aipatutako lan hauen kostua 960 eurokoa izan da, habia bakoitzeko 60 eurokoa.