Artile bilketa Debabarrenean
Ardien artilea bilduko dute uztailaren 4an Debabarrenean; bilketa-gunea Mendaroko Igartualdea industrialdean egongo da; beharrezkoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea.
Uztailaren 4an, astelehenerakin, ardien artilea bilduko da Debabarreneko eskualdean.
Bilketa-gunea Mendaroko Igartualdea industrialdean egongo da eta beharrezkoa izango da aldez aurretik hitzordua eskatzea, 627 452 397 telefonora deituz.
Gaur egun beharrezkoa egiten da ardi artilea biltzea. Merkatuaren beharrak aldatu egin dira eta, ondorioz, artileak balioa galdu du, eta abeltzainek ez diote, sasoi batean egiten zuten modura, beste erabilerarik ematen.
Artilea biltzearen helburua produktu honi irtenbide jasangarria bat ematea da.
Ekimena Debabarreneko udalek, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Abelur nekazaritza zerbitzuak, Lurgintzak eta Landaolak bultzatu dute.