Arte plastikoak eta bertsolaritza sormen-tailerretan izena eman daiteke oraindik
Herrixak Hezi hezkuntza proiektuaren baitan, herriko haurrei zuzendutako hainbat tailer antolatu ditu Soraluzeko Udalak: zirkoa, arte plastikoak eta bertsolaritza. Haurren sormena lantzea eta beren garapen fisiko, emozional eta intelektualari laguntzea dute helburu nagusi tailer hauek eta arloko adituak arduratzen dira emateaz.
Tailer horietako bitan, arte plastikoetan eta bertsolaritzan, hain zuzen ere, lekua dago oraindik.
Arte plastikoak
Arte plastikoetako sormen-tailerrean marrazkia, pintura eta eskultura bezalako diziplinak lantzen dira.
Norentzat: LH1 eta LH6 arteko haurrak (6-12 urte)
Noiz: astelehena, 18:00-19:30 edo eguaztena 18:00 - 19:30
Prezioa: hilean 25 euro
Irakaslea: Maddi Astigarraga
Izena emateko bi bide egongo dira:
- Online, ondorengo lotura honen bitartez: izen-ematea
- Aurrez aurre, Udaletxeko Harrera Bulegoan, astelehenetik barixakura 9:00etatik 14:00etara.
Matrikula ordaintzeko prezioaren %75a arteko hobariak daude; hobariak erabili nahi izanez gero matrikula aurrez aurre egin beharko da.
Bertsolaritza
Bertsolaritza tailerrean ere badago tokia oraindik, inork apuntatu nahiko balu.
Norentzat: LH1 eta DBH1 arteko haurrak (6-13 urte)
Noiz: astelehena, 16:00 - 17:00
Prezioa: hilean 10 euro
Irakaslea: Eneko Beretxinaga
Izena emateko Udaletxeko Harrera Bulegora joan behar da, astelehenetik barixakura 9:00etatik 14:00etara.
Matrikula ordaintzeko prezioaren %75a arteko hobariak daude; hobariak erabili nahi izanez gero matrikula aurrez aurre egin beharko da.